XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Era ontan ere, mikrobio txar danak iltzen dira eta esnea zoratzea zalla izaten da.

Esne-ikuste edo analizatzea

- Esne ona edateak, asko esan nai du kristauaren osasunerako.

Ez da ba arritzekoa, agintariak, bere mendekoak esne ona edateko, bear diran neurriak artzea.

Esne ikustea, esne garbia saltzeko, gaitzik ez zabaltzeko, eta esnearen ordez, urik edo beste zerbait ez nastutzeko egiten da.

Asmo onez dijoan baserritarrak, begi onez ikusi bear du, esne arakatze au.

Argi ta garbi jarriak daude, esneak bear dituan graduak, garbitasuna eta abar.

Ikustalleak gañera, baserrian esnea nola erabiltzen dan, bidean nola eramaten dan, eta artzalleari banatzeko nola gertatzen dan ere, ikusi bear du.

Bear dan bezela esnea arakatu edo analizatzeko, 1) laboratorio berexi bat eta dakien jendea bear da; 2) esne-saltzalle danak, osasun-agiria bear dute; 3) agiri au ez dutenak, esne saltzerik ez dute izango eta agiri ori, bei ukullu, esne-ontzi eta abar garbi erabiltzen dituztenai bakarrik emango zaie; 4) agiri edo patente onek indarrik izango badu, sei illabetetik beiñ, ukullu eta gañerakoak ikusi bear lirake.

Esne-ikuste onekin, iru asmo betetzen dira: esneak bere indarra eduki dezan; tranparik ez dezaioten, eta biltze eta banatzea garbi erabilli ditzaten.

Esne ona dala esateko, litro batek 1.030 gramo pisatu bear ditu, 3% grasa izango ditu eta soliduak, eneko 11.

Neurri oiek ez ditun esnerik saltzen galerazi egiñ bear litzakela esango ba'nuke, ikustalle askori geiegi irudituko litzaieke; bañan nere iritziz, ala egiñ bear litzake.

Batek baño geiagok esango du, bere beiak ez dutela ainbeste graduko esnerik ematen, eta egia da.

Esne meia ematen duten kasta asko da zabaltzen, eta baserri askotako janariak, oso indar gutxikoak dira.